
2025eko Urteberri Kontzertua
| 2025-01-02 |
Aurreratzen dizuegu, ohikoa den bezala, 2025eko Denboraldiko lehen ekitaldia Urteberri Kontzertu tradizionala izango dela, eta urtarrilaren 2an, 19:30ean, Amaia KZn eskainiko dugu.
Luis Mariano Orkestra, oraingo honetan Aldo Salvagno maisu italiar ezagunak zuzenduta, bere gala onenez jantziko da Bidasoako familia guztiei optimismoz eta alaitasunez beteko gaituen kontzertua eskaintzeko.
Programa bi zati bereizitan banatuta egongo da: Oraingo honetan, lehen zatian opera obertura handiak, suiteak, opereta eta ballet ezagunak izango dira. Bigarren zatia Johann Strausseren polka eta baltsez osatuta egongo da oso-osorik (non Danubio Urdin Ederra ez da faltako).
Hori guztia, ohi bezala, gai bakoitzarekin batera joango diren proiekzioekin lagunduta. Balleta “Compagnie Lychore” konpainia frantses ohikoak eskainiko du.
Familian etortzera animatzen zaituztegu, batez ere gazteekin (25 urtetik beherakoentzat sarrerak 10 euro).
Sarrerak azaroaren 25etik aurrera eskuragarri daude www.irun.org/entradas, www.lirica-luismariano.org eta Irungo Colon Pasealekuko Turismo Bulegoan, bai bazkideentzat, bai gazteentzat, bai publiko orokorrarentzat. Ezarritako prezioak 17 euro dira bazkideentzat, 23 euro bazkide ez direnentzat, eta 10 euro 25 urtetik beherakoentzat.