
2026 urte-berriko kontzertua
| 2026-01-02 |
Beste urteetan bezala, urteko lehen emanaldia Urte-berriko Kontzertua izango da. Urtarrilaren 2an izango da Amaia KZ antzokian arratsaldeko 19:30tan.
Luis Mariano Orkestra izango da protagonista Joan José Ocón zuzendari donostiarraren eskuetan. Aukera ederra izango da bidasotar guztiak alaitasunez kutsatzeko.
Programa bi zati bereizitan banatuta egongo da: Oraingo honetan, lehen zatian opera obertura handiak, suiteak, opereta eta ballet ezagunak izango dira. Bigarren zatia Johann Strausseren polka eta baltsez osatuta egongo da oso-osorik (non Danubio Urdin Ederra ez da faltako).
Hori guztia, ohikoa den bezala, gai bakoitzarekin batera joango diren proiekzioekin lagunduta. Balleta “Compagnie Lychore” konpainia frantses ohikoak eskainiko du.
Familian etortzera animatzen zaituztegu, batez ere gazteekin (25 urtetik beherakoentzat sarrerak 10 eurotan). Sarrerak www.irun.org/entradas , www.lirica-luismariano.org , esteketan eta Irungo Turismo Bulegoan daude eskuragarri bai bazkide (18€) zein bazkide ez direnentzat (25€), 10€ sarrera berezia dugularik 25 urtetik beherakoentzat.