
Marianista Hiru Tenoreak
| 2024-06-27 |
Ekainaren 27an, osteguna, 20:00etan – AMAIA K.Z. IRUN
Gure erakundeari izena ematen dion Luis Mariano artistak 110 urte beteko lituzke datorren udan.
“Marianin”, 1914ko abuztuaren 13an Irungo Aduana kalean jaioa, sakonki maite zuen bere jaioterria eta bertako jaiak, eta ahal zuen guztietan parte hartzen zuen haietan.
Beraz, ezin egokiagoa da efemeridea ekainaren 27an arratsaldeko 20:00etan Amaia KZn ospatzea, hiriko jaien erdian.
Kontzertu berritzaile bat aurkeztuko dugu, non bere ibilbide osoa berrikusiko dugun 3 tenore generoko adituen parte-hartzearekin: José Luis Sola nafarra, Facundo Muñoz argentinarra eta Angel Pazos irundarra.
Oraingo honetan, gure “hiru tenore marianistek” artista irundarraren 30 pieza baino gehiagoko potpourri bat interpretatuko dute gure “Luis Mariano” Orkestraren laguntzarekin.
Guztiak José Antonio Irastorza maisu irundarraren zuzendaritzapean arituko dira. Berak egin du musika moldaketen eta orkestrazioaren lan handia, kontzertuari mundu osoan ezagunak diren hiru tenoreen (Domingo, Carreras, Pavarotti) antzeko formatua emateko, non hainbat pieza elkarrekin interpretatzen zituzten.
Luis Marianori “Operetaren Printzea” ezizena eman zioten, eta, jakina, opereta horien guztien zatiak ezin izango dira falta gure kontzertuan eta ekainaren 27an entzungo dira Amaia KZn.
“La bella de Cádiz”, “Andalucía”, “El Cantor de México”, “El Secreto de Marco Polo”, “La Canción del amor mío”, “Visado para el amor”, “El Príncipe de Madrid”, “Los Caballeros del cielo”, “la Carabela de Oro” izan ziren Francis López bere konpositore “fetitiarekin” garatu zituen 9 izenburu handiak. Ezizen guztiz justifikatua, beraz.
Baina Luis Mariano ez zen soilik operetako izarra izan. Ororen gainetik chanteur de charme bat izan zen, atributu guztiekin: belusezko ahotsa, itxura atsegina, irribarre distiratsu bat, dantzari bikaina, hainbat hizkuntza hitz egiten zituen, dekoratuak diseinatzen zituen, jantziak…
Beraz, bere abesti enblematikoenak ere entzungo ditugu gure agertokian, hala nola “Mama la más bella del mundo”, “Violetas Imperiales”, “Aurtxo Seaskan”, “Nube de Verano”, “Dama de España”, “Buenas noches mi amor”, “Maite”, “Luna de Miel”, “Por el camino de México”, “Que va”, “Anoche hablé con la luna”, “Separación sentimental”, “Mis noches sin ti”, “Paris Champagne” edo ezaguna den “C’est Magnifique”.
SARRERAK
Dagoeneko salgai daude “MARIANISTA HIRU TENOREAK” ikuskizunaren sarrerak. Prezioak honakoak dira: 18 euro bazkideentzat, 24 euro ez-bazkideentzat, eta 10 euro 25 urtetik beherakoentzat. Sarrerak www.irun.org/sarrerak webgunean eta Irungo Colon Pasealekuko Turismo Bulegoan eros daitezke.
IKUSKIZUNEN ENTSEGUAK AMAIA KZn
Nahi izanez gero, denboraldi honetan gure ikuskizunen entseguak ikustera joan ahalko dira. Oraingo honetan, ekainaren 25ean, asteartea, eta 26an, asteazkena, 19:00etatik aurrera joan ahalko dira entseguetara Erakusketa Aretoko sarreratik sartuta, aldez aurretik erositako sarrerekin (edo abonuarekin).